"Euskaldunak eta Nafarroa"


» Historia: estalitatea, subiranotasuna eta independentzia

"Historiaren idazketa herri bati bere definizioa emateko bide hoberena da, eta gizarte baten nortasuna, neurri handi batean, interpretazio historikoaren funtzioa da, eztabaidatzen diren baieztapenak eta kontra-baieztapenak aurrez aurre jartzen diren esparrua" (Edward E. Said).

Ferrán Requejo filosofoak berak ere nortasunaren eztabaida historikoa dela dio. Ematen zaizkigun izenak aipatzen eta eztabaidatzen direnean (Euskadi, Euskal Herria, Nafarroa, Vasconia…) ez da soilik geure gaineko ikuspegia auzitan jartzen, baizik eta gure komunitatearen aitortza subjektu historiko gisa, subjektu politiko gisa ekin eta erabakitzeko aukera, gure gizarte-eskubideen erdiespena… azken batean, gure izatearen gaineko eztabaida bera da sakonean dena.

E. Saidek dioen gisaz, historiaren debatean ez dugu iraganera begiratzen, baizik eta orainean geure burua nola definitzen dugun ikusten; etorkizuna nola planteatzen dugun dago jokoan.
 

Egitaraua


» Erakusketa:

  Nafarroa, euskal Estatua
  Otsailaren 25etik martxoaren 15era   Bergarako udaletxearen Pleno Aretoan

» Hitzaldiak

  Aurkezpena: Euskal Estatua
  Otsailak 25 (19:00)
  Angel Rekalde (Nabarralde)

  Historia de Navarra, el Estado vasco
  Martxoak 4 (19:00)
  Mikel Sorauren

  Nafarroako gazteluak
  Martxoak 11 (19:00)
  Iñaki Sagredo

 

  1512-2012. Independentziaren galera
  Martxoak 18 (19:00)
  Floren Aoiz

  Navarra como paradigma
  Martxoak 25 (19:00)
  Luis Mª Mtz Garate

  1936. Memoria
  Apirilak 1 (19:00)
  Iñaki Egaña