![]() |
|
Martxoak 30: (19.00) “Historiaurrea”, Joseba Asiron Baskoiak, mendeetan zehar murriztuz joan den lurralde bateko biztanle gisa agertzen dira historian. Hala ere, lur horretako jatorrizko populazioa da. Lascaux eta Santimamiñe kobazuloetan bizi direnen eta erromatarrekin harremanetan hasi zirenen baskoien (Saltus eta Ager Vasconum) artean jarraikortasun bat bada. Triku-harriak, harrespilak, herrixkak… Apirilak 6: (19.00) “Historia de Navarra, el Estado vasco”, Mikel Sorauren Nafarroa erromatar inperioaren erorialdiarekin batera eta baskoien antolakuntza politiko gisa sortu zen; lehenbizi, Europa inbaditu zuten herri germaniarrei aurre egiteko (frankoak, bisigodoak…), eta musulmanei ondoren. Autodefentsa horretan kokatu behar ditugu Orreagako Bataila (Carlomagnoren aurka izan baitzen), eta Iruñeko Erresumaren sorrera. Iruñeko Erresuma hau, gero Nafarroakoa izan zena, euskararen edo euskaldunen lurraldea edo euskal herria berreskuratuz joan zen. Euskal populazioaren kokalekua, toponimia, gazteluak eta defentsa-sistemak bat datoz Nafarroako lur mugekin. Gaztelaren eraso militarrak nagusiki (baita Aragoi eta Frantziarenak ere) lurralde hauen pausoz pausokako okupazioa ekarri zuen: 1035, 1200, 1512, etab. Apirilak 20: (19.00) “Nafarroako lurraldetasuna”, Angel Rekalde Edozein instituzio-antolamenduk oinarrizko elementua du lurraldetasuna. Are gehiago Estatuaz ari bagara. Legea izan bada eta lurralde batean aplikatzen da. Hura gabe ez du aginterik ez eta indarrik ere. Herri batek bere burua toki fisiko batean antolatzen du. Euskal herriak, hala, Nafarroako Estatuan egin du. Lurraldetasunaren garapena, Vasconiatik hasi eta Nafarroako erreinura, eta Sabino Aranaren nazionalismoak ekarri zuen Zazpiak Bat. Apirilak 27: (19.00) “1200. Lurraldetasunaren galera”, Aitzol Altuna Aditzera eman denaren kontra, euskaldunok Estatu propioan antolatu dugu geure burua politikoki, Nafarroa, Iruñea hiriburu eta hiri nagusi izanik. Antolakuntza politiko honek euskal populazioaren bizirautea bermatu zuen, kultura, hizkuntza… Ezjakintasun eta akulturazio batengatik, Nafarroa gure lurraldeetako bat dela uste dugu egun. Denak nafarrak izan ginela ez dugu kontzientzian. 1200eko lur galerak, Errioxa eta Bizkaiko zati baten konkistaren ondotik, Durangaldea, Gipuzkoa eta Arabaren banaketa ekarri zuen. Gaurko euskal gizartearen arazo eta egoera askoren sorburua da. Gainera, nafar estatuaren egitura ahultzearen arrazoi nagusiena; euskal burujabetza desagertzea emaitza emanik. Maiatzak 4: (19.00) “1512. Independentziaren galera”, Floren Aoiz Maiatzak 11: (19.00) “1620. Iparraldean Frantziarekin bat”, Jean Louis Davant Maiatzak 18: (19.00) “Karlistaldiak”, Mikel Sorauren Maiatzak 25: (19.00) “Foruak”, Mikel Sorauren Ekainak 1: (19.00) “Kultura eta nortasuna Globalizazioan”, Txente Rekondo Ekainak 8: (19.00) “Navarra como paradigma”, Luis Mª Mtz. Garate
|
![]() |