|
Independentziaren historia ezagutzeko ikastaroa antolatu du Nafartarrak taldeak
[2009-03-17]
Martxoaren 30ean hasiko da "Independentziaren historia: estatalitatea, subiranotasuna, euskaldunak eta Nafarroa" izeneko ikastaroa. Usurbilgo Udalak, Nabarraldek eta Nafartarrak Kultur Taldeak gaur Donostiako KMn aurkeztu duten ekimen honi esker, hainbat aditu hurbilduko dira Sutegira. Izen-ematea irekita dago.
Hizlari ugari hurbilduko dira
Historia ikastaro hau hiru hilabetez luzatuko da, martxotik ekainera bitartean, eta 10 hitzalditan gauzatuko da. Hitzaldi bakoitzak gai nagusi bat landuko du; historiaurrea, lurraldetasuna, karlistadak eta, Nafarroaren independentziaren galera, besteak beste.
Hitzaldi hauei esker, historian adituak diren hainbat hizlari hurbilduko dira: Joseba Asiron, Mikel Sorauren, Angel Rekalde, Aitzol Altuna, Floren Aoiz, Jean Luis Davan, Txente Rekondo eta Luis Mē Martinez Garate.
Hitzaldiak, astelehenetan
Ikastaroko hitzaldi denak astelehenetan izango dira, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara Sutegiko auditorioan.
Prezioa: usurbildarrek 25 euro; gainerakoek, 30 euro.
Hitzaldi solteetara joateko aukera ere badago. Kasu horretan, egunean bertan 5 euro ordaindu besterik ez da egin behar.
Izen-ematea: martxoaren 15etik 30era, dirua kontu-zenbaki honetan sartuta: 3035 0140 30 1400900017. Ordainagiria ikastaroaren lehen egunean aurkeztu behar da.
Informazio gehiago 943 371 999 telefono zenbakira deituz.
http://www.noaua.com
|