|
“Historiaren idazketa herri bati bere definizioa emateko bide hoberena da, eta gizarte baten nortasuna, neurri handi batean, interpretazio historikoaren funtzioa da, eztabaidatzen diren baieztapenak eta kontra-baieztapenak aurrez aurre jartzen diren esparrua” (Edward E. Said). Gure herriaren historiaren gaineko interpretazioa ikuspegi miope eta mitologiko batetik sortu da. Europako herririk zaharrena izatetik baserriko bizitza bukolikora eta Bizkaiko industria zalapartatsura pasa gara, jarraikortasun irtenbiderik gabe. Haitzuloetatik Sabino Aranaren garaira, artzainak hastapenean eta burdinaren enpresariak ondotik, bidean talde-ibilbidea galdu dugu; barne-ibilbidea zein nazioartekoa, gertakizun jakin batzuk, gure gatazken substratua (eta gu geu ere bai) osatzen duten gerrak eta prozesuak. Shakespeare, Humbolt edo Napoleon gisako pertsonaiak deitu eta liluratu zituen talde-antolamendu ikaragarria izan du herri honek. Nabarraldek mendeetako euskal historia hori laburtu du, azken mila edo mila eta bostehun urteetan nafar Estatuaren inguruan aritu baita; funtsezko elementuak aurkeztea da helburua, erakusketa argiaz, esanguratsuaz, eta batik bat, pedagogikoaz. Erakusketaren edukiak eta osagaiak:
- Gaia: NAFARROA, EUSKAL ESTATUA
o (Nafarroa, euskaldun guztien egitura juridiko politiko historikoa)
10 PANEL: - - Euskaldunen existentzia,
- - Nazioarteko presentzia,
- - Probintzien sorrera (konkistaz eta indarrez),
- - Euskararen galera abian,
AURKEZPENA: Aurkezpen gisa, “Nafarroa, euskal Estatua”ren proiekzioa (Dokumentala+hitzaldia), gero solasaldia, gaia azaltzeko. 
|